XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abian aterako zen zaldi izutua, eta bertan behera eroriko zen Sir Itzulipurdikari.

Behin lurrean, ezin izango zen altxatu, eta ordu luze bakartiak emango zituen lurrean etzanda eta Laguntza! oihukatzen bere kasket barrutik.

Oraingoan zorte hobea izan zuen.

Hirugarren Laguntza! oihukatzerako, beregana makurturiko figura bat ikusi zuen.

Goitik behera beltzez jantzia zegoen.

Kapela beltz luzea zeraman buruan, eta kapa beltz luzea, zeinaren behearen kontra katu beltz bat igurtzen ari baitzen.

Lepoko beltz batek ia aurpegi osoa estaltzen zion.

Sir Itzulipurdikarik ikusi ahal izan zuen guztia beregan itsatsita zegoen begi gris parea izan zen.

Sorgin bat!, pentsatu zuen, eta, nahiz eta lehenago bat ere ez zuen topatu, sorginen beldur zela jakin zuen.

Sir Itzulipurdikari zurrun geratu zen, igel bihurtua izango zelako segurantzan.

Hobeto biziko nintzateke igela banintz, pentsatu zuen. Behintzat ez nuke armadura nazkagarri hau eraman beharko, ezta zaldi nazkagarri horretan ibili beharko, ezta suposatzen zaizkidan beste gauzak egin beharko, hala nola, jostaguduetan parte hartu edo dragoiak hil (...)